Hastapenetik, Elizak, Jesus Jaunaren ondotik, “gizon guziek bizia gaindika izan dezaten” etorria baitzen  (Jn 10, 10),  eri direnentzat eta behardunentzat beti ukan du arta berezia.

Saiatu da bakoitzari laguntza eta sustengua  ekartzen. Lehiatu da bakoitzak bere duintasuna berreskura dezan eta  galdu tokia  beregana dezan gizartean; Giristinoek, hil zorian eta sofrikariotan zireneri,  ongi etorria egiten bazieten eta artatzen bazituzten, otoitzez ere laguntzen eta segitzen zituzten. Horrela gogoan zutelarik Jakoberen gutuna : ” Zuetarik norbait oinazetan dela ? Otoitz egin dezala. Norbait atseginean dela ? Kanta ditzala gorazarreak. Zuetarik norbait eri dela ? Dei egin diezotela eliz buruzagieri, eriaren alde otoitz egin eta Jaunaren izenean olioz gantzu dezaten. Fedez egin otoitzak osagarria emanen dio eriari eta jeikiaraziko du Jaunak, eta barkatuko dio, bekaturik egin badu. “(Jk 5, 13-15)

Lehenbiziko mendeetako erritualak erakaspenez ugariak ziren erieri ekartzen zizkieten arta izpiritualez. Orroitarazten daukute, alde batetik, gantzutze sakramenduaren lehen helburua ez zela bakarrik gorputza sendatzea, bainan nahi zuela izan, Kristo baitan, salbamendua eta zutik emaitea. Eta bestalde, erien sakramenduaren ondoan, gure fedezko arbasoek ohore egiten zioten  Erresalbuari eta erieri egin bisitari. A. Chavasse-k, erritual zaharrek aipatuz, ohartarazten du: “ definitzen dute ohiz kanpoko neurrian, artoski eta  delikatuki, zein den artzainaren portaera eriekin,  ahalbide praktikoak funtzio balios hori molde eraginkorrean betetzeko eta bisita nagusiki pastoralaren norabide izpiritualen emaiteko.”

Otsaileko “Osagarri igandeaz” kanpo, zeitan sakramendua errezebitzen baita igandeko mezan, edozein giristino bere gorputzean edo osagarri moralean bortizki hunkitua denak galda dezake erien sakramendua. Beraz kasu gehienetan etxean berean izanen da.

Erien sakramendua sendatze sakramendua da : bai gorputzeko osagarrian, bai eriak Kristo salbatzailea baitan daukan fedean.

Sakramendu hortaz bideoa

 

KANTU BAT: Touche nos oreilles nous entendrons

Kantika bat: Je m’abandonne en toi –  Mon Père en toi je me confie