San Marken ebanjelioan, 2. kapituluan, Jesus ikusten da parlesiatuari bekatuak barkatzen eta osagarri onera itzultzen.

Jesusen nahia izan da Elizak segi dezan bere sendatze eta salbatze obra. Jondoni Joanik bere ebanjelioko 20. Kapituluan dio: “Bazko gauez, Jesus apostolueri agertu zitzaien erranez :” har ezazue Izpiritu Saindua; nori ere bekatuak barkatuko baitiozkatzue Jainkoak ere barkatuko diozka. Nori ere barkamendua ukatuko baitiozue, Jainkoak ere ukatuko dio.”

Sakramendu hau errezebitzean beraz, Jainkoarekin baketuak gira. Elizarekin eta haurrideekin ere adiskidetzen gaitu. Bakea eta sosegua emaiten dauku. Gure indar izpiritualak hazten dauzkigu, giristino gisa bizi gaitezen.

Bekatuak bataioan ardietsi saindutasuna kolpatzen du. Jesu Kristoren gorputza den Eliza andeatzen du. Bataioaren ukapena bezala da. Baketzearen sakramenduak bekatuen  barkamendua ekartzen dauku, eta bataioaren freskotasuna ber-aurkitzen dugu.

Edozein maneretan ospatua izanik ere, baketzearen sakramenduak beti dauka bekatuen aitormena eta apezak eman absoluzioa. Ohiko manera sinpleena da apezari galdatzea. Edozein elizetan egin daiteke. Apezarekin elkartzea bakarkakoa da, sekretupean. Ez badakizue nola egin, apeza hor da uratsez urrats laguntzeko.

Errobiko Salbatoreko parropiak antolatzen ditu ere  komunitatean egin sakramenduaren ospakizunak, batez ere Eguberri eta Bazko aintzin. Sakramenduak Elizarekin daukan lotura hobeki markatua da eta Jainkoaren hitz urrikalkorra ageriago. Aitormena beti bakarkakoa da eta barkamena beti bera . “ Bekatuak barkatzen dauzkizut Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean.” Hau da behin betiko errana izan den formula errepikatua :”Bataiatzen zaitut, Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren  Izenean.”

Baketzearen sakramendua errezebitzeko

Zuhaurek edo hurbileko batek, nahi badu sakramendu hau errezebitu, parropiako apez bat deitu behar du, edo apezetxera deitu, permanentzien denboran, hitzordu bat galdatzeko. Permanenteak galdea segiaraziko du. Jakin behar da Eguberri eta Bazko aintzin parropiak baketzearen sakramenduaren elizkizunak antolatzen dituela. Prestakuntza elgarrekin egiten da, Jainkoaren hitza entzunez, gero bakoitzak errezebi dezake baketzearen grazia. Artoski irakurri behar dira parropiako berriak eta gune hau.

 

Baketzea eta familia :    Vidéo 6 mn

La joie de ton pardon nous libère    Kantu bat