Ministeritzarako  hautua onartu  zaielarik, diakre, apez, eta apezpikuek errezebitzen duten sakramendua, ordenaren sakramendua deitua da.

Ordena hitza Testamentu Berriari arrotza zaio. Erroma zaharrean hiru gorputz sozialetarik bakoitza horrela deitzen zuten. Hiru talde horietan banatzen ziren herritar guziak, senadoreak, zaldunak eta populua. Elizak, bigarren mendetik goiti, bereizten ditu elizgizonak eta populua.

Apostoluen ministeritza  dutenak, apezpiku, apez, eta diakreek, osatzen dute elizgizonen ordena, beste bataiatuek populu edo laikoen ordenakoak dira.

Elizgizonen artean, bereizten da apezpikuen ordena, apezena, eta diakreena. Bakoitza goratua da berea duen gradora ordenatzean:  apezpikuak eskuak buru gainean hedatzen dituenean. Hau da ministeritza apostolikoaren sakramendua.

Ministeritza apostolikoan, goi funtzio batzu Kristoren apeztasun bereziari lotuak zaizkio, hala nola, sinesdun elkargo baten buruzagitza daukana, jatorrizko salbamenduaren mezuaren  zaintza daukana,  sakramenduak  emanak diren elgarretaratze guzien buruzagitza daukana, bereziki, Izpiritu Saindua emaiten  edo ogia eta arnoa Jaunaren gorputz eta odol egiten dituena edota bekatuen barkatzeko ahala daukana.

Jainkoaren populu osoa ez ote da bera apez (1 Petri 2, 5-9). Komeni da batetik,  bataiatuen apezgoaren eta bestetik apezpikuen eta apezek duten apezgoaren artean diren loturak  argitzea eta aztertzea. Biak Jesu Kristo Jaunaren apezgo bakarraren parte dira.

 Apez bakarra

Hebrearren gutunak luze eta zabal erakusten du nola Jesu Kristo, Jainkoaren seme eta gizakien anai, Batasun Berriaren Apez Nagusi den.  Ez apez, Aaronen familiakoa delako, baina Jainkoak deiturik,  bere gizonegiteagatik kontsekratua delako;  kurutze gainean baketzearen sakrifizioa eskaini duelako, bere burua sakrifikatuz.

Sakrifizio horrek, Izpiritu Saindua baitan, Jainko Aitak onartua, sartzea eman dio zerutiar sainduen saindutasunean, horrela Jainkoaren eta gizatiarren artean bitartekari egina da. Opari bakar baten bitartez, santifikazioa errezebitzen dutenak, betirako perfetak egin ditu.

Geroagoko giristino hausnarketak zabalduko du Jesu Kristoren apezgoaren sakrifizio xoilaren nozioa (??). Sakrifikatzaile, profeta, artzain edo populuaren errege, horiek dira Kristoren apezgoaren hiru alderdiak.

Populuaren  apezgoa

Jondoni Petrik  bataiatuen populuri aplikatzen dio Jaunak Izraelgo populuari erran zion hitza :

Giristinoak gonbidatzen ditu apezgo saindutasunera, sakrifizo izpiritualak, Jainkoari atsegin zaizkionak eskain ditzaten, Jesu Kristoren bitartez. (1 Jondoni Petri 2, 5,9) Jondoni Paulorentzat Kristoren gorputzeko atalak – giristinoak – Kristo, beren buruzagiaren apezgoaren parte dira.  Apostoluak hau dio : “Haurrideak, Jainkoak holako maitasuna erakutsi daukunaz geroz, otoizten zaituztet zihauren buruak eskain ditzazuen opari bizi, saindu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua“. Beraz sinesdunen elkargo osoa da apez.

Partaide bakoitzak bere biziaz eskaintza bat egin behar du, Jainkoari eskaini sakrifizoa. Sinesdunek apezgoa gauzatzen dute liturgian parte hartuz, batez ere sakrifizio eukariztikoa eskainiz, bainan ere beren familietan eta  sozial jarduera guzietan. Hor dira Kristoren lekuko izanen, hor dute beren baitan daukaten esperantza egiaztatuko. (Lumen gentium 10)

Apezaren  Ministeritza

Apezpikuen eta apezen “ministeritza” ez da fededunena bezalakoa, nahiz batak eta besteak, bakoitzak bere moduan, parte hartzen duten Jesu Kristoren apezgo bakar-bakarrean.

Apezpikuari, apezgo bete-betearen jabe denaz geroz, eta apezpikuaren kolaboratzaile den apezari, bieri ematen dio “podere sakratua sinesleen populua formatzeko eta gidatzeko. Kristoren rola betetzen dute eukaristiaren sakrifizioa egiteko eta Jainkoari eskaintzeko populu guziaren izenean”. (Batikano II ibid.)

Apezpikuaren eta apezen ordenaren liturgia irekitzen duten mintzaldiek, argitan emaiten dituzte bakoitzaren kargu propioak : Apezpikuaren ministeritzaren bitartez, Kristok du segitzen Berri Ona iragartzen, eta fedearen sakramenduak sinesduneri emaiten. Bere aitatasun izpirituala dela medio apezpikuak ditu giristino berriak  lotzen bere gorputzari. Apezpikuak duen  zuhurtzia eta zentzutasunarekin, Jainkoaren populua gidatzen du lurreko beila bidean, zeruetako zorioneraino.

Apezak eginak dira apezpikuaren kolaboratzaileak izaiteko, honi juntatuak zaizkio apezgoan, Jainkoaren populuaren zerbitzuan. Kristori konfiguratuak; Kristo, betirereko Apez errege nagusiari. Apeza kontsekratua da Berri Ona iragartzeko, Jainkoaren populuaren artzaina izaiteko eta liturgiaren ospatzeko, batez ere Jaunaren sakrifizioa eskainiz.

Ministeritza diakonala

Diakreak ez du parte hartzen apezgoaren ministeritzan, egina da apezpikuaren eta Jainkoaren populuaren zerbitzuko.

Diakrearen misioa apezpikuaren eta apezen laguntzea da, hitzaren, aldarearen eta  karitatearen zerbitzuan.

Diakrearen ordenak xeheki  banatzen ditu bere betebehar desberdinak.  Ageri da  diakreari emana zaion hitzaren zerbitzua ez dela liturgiaren eremuan mugatzen. Apezpikuak igor dezake “Sinesdun eta sinesgabeeri Jainkoaren hitza  ekartzera.”

Ordenan, Izpiritu Saindua apezpikuari, apezari eta diakreari emana zaio eskuen hedatzearekin (??), ordena bakoitzarentzat manera berezian. Zeremonian diren apezpiku guziek eskuak hedatzen dituzte apostoluen ondoko biltzarrean sartzen denaren buru gainean. Apezpikuak eta presbyterium delakoaren partaideek eskuak hedatzen dituzte apez egiten denaren gainean. Diakreen ordenan, bakarrik  apezpikuak ditu eskuak hedatzen.  Ordenaren Sakramenduak markatzen du nehork kendu ezin duen seilu batez. Horrela  apezpikua eta apeza Kristo apezari konfiguratuak dira,  diakrea ere Kristo zerbitzariari konfiguratua da.

Apez, diakre, fraide, serora egiteko

Parropiako apezari aipatu, edo ongi ezagutzen den apez bati. Erranen dautzu nola prestatu

– Edo telefonoz dei dezakezu Jean Bernard Hayet, diosesako bokazioneen arduraduna. Tel: 06 60 41 26 84.

 

Ordenako sakaramenduaz bideo bat :    50 min

 

Tout le Peuple de Dieu est peuple de prêtres :   kantu bat

 

Dieu nous a tous appelés   Nous sommes le Corps du Christ