Proposamen asko eta ezberdinak ukaiten dituzte. Mamian, berak axolatzen eta galdekatzen dituzten gaiak aipatuak dira berekin. Moldean, asteburu batzu proposatuak zaizkote urtean hiruetan Duzunaritze-n edo Euskal herriko beste zentro batean. Gogoeta eta lasaitasun denboraldi bat da, beti meza emaite bat duena larunbat arats edo igande goizarekin

Hazparne, Kanbo eta Uztaritze-ko parropiek antolatzen dituzte asteburuak; ardurenean oporraldi hasieran dira. Datuak ezagutzen ahal dira deituz Uztaritze-ko edo Hazparne-ko apezetxea.