Giristino biziaren zazpi sakramenduetarik bat da Ezkontza Kristaua. Maitasunean eta fedean oinarritua.  Ezkontideak lehiatzen ditu biak, diren pertsona osoan, bat besteari emaitera. Lokarri librea da. Hautsezina, biziari buruz itzulia, Jainkoak giza seme-alabeentzat daukan maitasunaren ezaugarria.

Ezkontza gizonki eta emazteki baten batasuna da, maitasun bakar batek biak lotzen dituena. Batasun horretan agerian emana da, bete-betean, Jainkoaren eta gizatearen batasuna;  bere bizia eman daukun Kristoren maitasunean finkatua dena.

Jainkoaren aintzinean hartu engaiamendua da. Batek besteari emaiten dion baimena maitasunaren bermea da. Engaiamendu honen duintasuna lau zutaben gainean eraikia da : libertatea, leialtasuna, hautsezina izaitea eta ugalkortasuna.  Ezkongai bakoitza osoki aske izan behar da engaiamendua hartzerakoan. Ezkontideek elgarrekilako leialtasuna hitzemaiten dute. Eta hitzemaite hau elgarren arteko konfiantzaren iturri zaiote .

“Liturgia desberdinak, benedizione otoitzez  eta Izpiritu Sainduari egin deiez aberatsak dira.Jainkoaren benedizionea eta haren grazia galdatzen diote bikote berriarentzat. Sakramendu honetan, epicklesia edo Izpiritu Saindua otoiztean,Izpiritua bera errezebitzen dute Kristoren eta bere elizaren maitasunezko komunionearen ezaugarri.  (Jondoni Paulok Efesoarreri 5, 32). Hau da beren arteko  batasunaren zigilua, betiko eskainia zaioten maitasunaren iturburua, beren indarren eta leialtasunaren berritzailea.”              Eliza Katolikoaren Katekezia §1624

Gure Errobiko Salbatoreko parropian, ezkontzeko asmoa balin baduzue, zuen izena, baitezpada, urte bat aintzin behar duzue eman. Kasu guzietan, ezkontza urteko abendoaren 31a aintzin. Uztaritzeko apezetxera hurbilduz geroz, apezak jakinaraziko dautzue zuen biziko etapa garrantzitsu hori nola prestatu : beste bikoteekin prestaketa bilkurak, apez ezkontzailearekin  hitzorduak, eta behar dituzuen beste berezitasun guziak.

Ezkontza galdatzeko

Lehen etapa gure parropian ezkontzeko : izen emaitea, ezkont eguna baino urte bat lehenago. Berantenaz, ezkont urteko abendoaren 31a aintzin.

Hortarako apezarekin harremanetan sartu, telefonoz hitzordu bat finkatuz.

Bigarren etapa : beste ezkongaiekin elkarretaratzea, ezkont urteko otsailean edo martxoan.

Egunak finkatuak izanen zaizkizue aurreko urte bukaeran.

Hirugarren etapa : prestakuntza zuzena, ezkonduko zaituzten apezarekin lau bilkura. Bilkura hauek egiten dira ezkontzaren aintzineko lau ilabeteeten.

. Ezkontzarako konsignak telekargatu PDF ean. .

 

Bideo bat : Préparer la célébration du mariage

 

Toi qui aiment ceux qui s’aiment : Kantu bat