Edozein adinetan bataiatua izan daiteke. Gaur egun, 5000 pertsona, gazte eta heldu, bataiatuak dira urtero, Bazko gauez… Zer da Bataioa ?
Bataioa, konfirmazionea eta eukariztia dira girixtino egiten gaituzten hiru sakramenduak. Hiru sakramenduek batasun bat osatzen dute eta giristino nortasuna moldatzen. Jesu-Kristoren Jainkoaren eta Elizaren sinestearekin hazten dira.
Kristok denentzat proposatu du bataioa, Jainkoa baitan bizi ditezen. Bere Elizaren esku utzi du, Berri Onarekin batera, apostolueri erran ziotelarik “Zoazte bada, eta egin herri guziak nere dizipulu, Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean bataiatuz. Matiu 28, 19…)
Bataio hitza heldu da aditz grekotik. Erran nahi du “ murgildu, uretan sartu”. Bataiatua izaiteak erran nahi du beraz Kristoren heriotzean eta berpiztean murgildua izaitea. Iragaite edo pasatze errituala da. Kristorekin heriotza zeharkatzen dugu eta haren bizi berpiztuan parte hartzen. Jesu Kristori konfiguratuak, aita beraren seme-alabak eta Jesu-Kristoren anai-arrebak bilakatzen gira, Izpiritu Sainduaren bertutez. Bataioa Girixtinozko bizira sortzearen sakramendua da. Kurutzearen seinaleak markatua, uretan murgildua, bataiatua dena bizi berri batean arrasortzen da. Olio sainduz gantzutua izaiteak ematen dio girixtino izana eta izena berea duen misionearekin batera. Girixtino bilakaturik, bataiatu berria Jainkoaren Izpirituaren arabera bizi daiteke.
Bataioaren ospakizunak bere gailurra dauka uretako bainuan, hitz hauek laguntzen dutelarik : ” Bataiatzen zaitut, Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean.”
Bataiatuak, Elizak Jesu Kristoren hiltzean eta piztean daukan sinestearen aitormena egiten du. Aitormen hori barnetik lotua zaio uraren erritualari.
Bataioa prestatzeko bidea bakoitzaren adinari eta heldutasunari egokitua zaio.
Errobiko Salbatore parropian, adin gabeko haurrentzat (0-6 urte), bataioko elizkizunak ospatuak dira igandez, eukariztiaren ondotik; elizan bilduak diren girixtino haurride guzien aintzinean presentatu ondoan. Edo berdin larunbatetan apezen ordutegiaren arabera.
Girixtinoen Komunitate arteko prestakuntza nahitaezkoa da. Gaueko bilkurak seinalatuak zaukizue haurraren izen emaitearekin. Izenen emaiteko, apezetxera deitu behar da, tenore egokietan, apezarekin hitzordu bat finkatzeko. Aintzinetik, zuekin behar dituzue: proposatzen duzuen bataioko data, gozaita eta gozamaren izenak, jakinez bietarik batek bederen adinez hamasei urtez goiti izan behar duela eta konfirmatua… Gero, aintzina urratsez urrats… Izenak eman behar dira bataioa baino hiru ilabete aintzin.
Haur ttipien bataioaz video bat
Heldu baten bataioari buruzko urrats bat :
Kantu ezagun bat frantsesez – Tu es devenu enfant de Dieu et frère de Jésus