Martxoaren 17an, larunbatez, 9.30etarik 13ak arte, Angeluko Seror-Amaetxean : « Eliza Berdea Labela »ren aurkezpena.

Urraspide hau bultzatzen dute Eliza ortodoxo eta katolikoek, kristau Elizen Kontseiluak eta Frantziako protestante Federakuntzak. Kristau komunitateetako kide guziak (parropia, mugimendu, elkarte, kongregazio, obra-on, ikastegi eta abar…) deituak dira topaketa hortan parte hartzera. Animatzaileak izango dira kristau talde bat, « Bizi ! » mugimendu ekologista eta Laura Morosini. Aurkeztuak izanen dira klima erronkaren hil ala biziko lehiak eta Eliza Berdea Labelaren ezaugarriak.

Topaketa guzieri idekia da. Galdegina da ahalaz izena aintzinerat emaitea « Izen-emaite orria » betez interneten bidez. Argibide gehiagorentzat ikus https://www.egliseverte.org/ webgunea.