Bataioa eta konfirmazioarekin batera, Eukariztia da giristinoaren iniziazio sakramenduetan hirugarrena. Agustin sainduak  hasiberrieri oroitarazten diote beren ibilbidearen hastapenetik bizi izan dutena.

“Katekumeno sartuz geroz selauruan altxatuak, galdatuak zitzaizkien konbertitze lanetan zehar ehoak. ‘Baruraldi eta deabru haizaketetan’ agerian emaiten zirenak, bataioko uren iturrian bustiak, ore bilakatzeko, ‘Izpiritu Sainduaren sutan erreak’, eta ondorioz ‘Jaunaren Ogi bihurtuak’, ukan dutena bilakatu behar dute : Kristoren gorputza.” (229, 272, … Predikuak)

Eukariztia hitzak erran nahi du “ eskerren bihurtzea”. Populuak ditu eskerrak bihurtzen Aitari, Semearen bitartez, Izpiritu Saindua baitan, bere Bizia opariz eman  daukulako.

“Giristino bizi guziaren iturria eta gailurra Eukariztia  da” (Batikano II)

Eukariztiaren bitartez emana zaigu Jainkozko bizia, bideko ogia. Komuniatzeak, Jainkoaren ogia errezebitzeak, gonbidatzen gaitu gure ogia anai-arreba gizatiarrekin partekatzera.

Giristino bizia egituratzen du. Zedarritzen. Bizi izpiritualaren hatsa da. Bazko egungotzen du  eta ez orroitzapena errepikatzen. Eukariztia edo meza, azken afariaren orroigarria da, Jesu Kristoren hiletarik piztearena.

Komunionea errezebitzeko

Katekeziako adinera heltzean, harremanetan sartu behar da katekizta batekin edo apezetxean.

Heldu baten kasuan, apezarekin sartzen da haremanetan, hitzordu bat galdatuz apezetxean, prestakuntzarako.

Eri edota adin handiko – zuen desira jakinaraz ezazue apezetxean, edo galdegin hurbileko bati zuentzat egitea.

.

Sakramendu hortaz bideo bat :     50 mn

 

Jesusekin lehen kominionea :  Vidéo 6 mn

 

Voici le Corps et le Sang du Seigneur :       Kantu bat