Bataioarekin eta Eukariztiarekin batera, Konfirmazioa, giristino egiten gaituen hiru iniziazio sakramenduetarik bat da. Sinesdunen estatutu betera helarazten gaitu, munduan eta Elizan daukan misiora deituz; hau da : Jesu Kristo iragarri, Jainkoaren ospea bai eta gizakien eta munduaren zerbitzua obratu.

Konfirmazioaren sakramenduaren bitartez, bataiatuek Elizarekin daukaten lotura osoagoa egiten da. Izpiritu Sainduaren zigiluaz markatuak dira, eta Izpiritu Sainduaren indar bereziaz aberastuak.” (Lumen Gentium 11) Mendekostez, Apostolueri eman indar bera eskainia zaie, Jesu Kristoren Berri Ona iragar dezaten, hitzez eta egitez.

43“Jainkoa da, ni eta zuek Kristorenganako fedean azkartu gaituena : harek sagaratu gaitu, bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Izpiritua ezarri du gure baitan, ukanen dugunaren berme.” ( 1Korintoarreri, 1, 21-22)

Apezpikuak krisma sainduarekin, konfirmatu bakoitzaren bekokia markatzen du. Usain gozoa hedatzen duen bezala, bakoitza deitua da, bai kartsutasunez, bai bizi pozez, Jesu Kristoren usain ona hedatzera, Berpiztuaren egiazko lekuko izaitera;  Kristoren gorputza eraikia izan dadin Jainkoaren, Aita-Semea-eta-Izpiritu Sainduaren sinestean, berdin munduaren eta gizakien maitasunean. Bataioa bezala, honen betetasuna denaz geroz, konfirmazioa behin behinekoa da.

Konfirmazioaren prestakuntzak giristinoa Jesu Kristorekilako batasun min-min batera leihatu behar du, Izpititu Sainduarekilako adiskidetasunera; Haren ekintzari, emaitzeri, deieri beti eta hurbilago, giristino bizia hobeki har dezan bere gain.

Sakramendu honi buruz Bideo bat – 26 minutu :

 

Konfirmazionearen ospakizuna :     Vidéo 6 mn

 

Viens Esprit de Dieu, sois le maître de nos cœurs    Kantu bat

85