Ebanjelioa Berri Ona da. Jesusek gizona salbatu nahi duela gizon guzieri helarazten dioten Berri Ona. Hortakotz, lau liburu idatzi dituzte ebanjelistek; eta hiru urtez entzuten ditugu aldizka, igande guziez zati berri bat entzuten dugula, hiru urteren buruan bakarrik entzunen duguna. Aurten, igande huntarik hasiz, B urtean sartzen gira; San Marken ebanjelioa dugu entzunen igande oroz, pesta egun edo hilabete zonbaitez salbu. Jesus Jainkoaren Seme bezala erakusten daukun ebanjelioa, gure etxen ere, zonbait orenez osoki irakur eta otoitz ditakeena.

Nahi baduzue San Marken ebanjelioa hobeki ezagutu, parropiako webgunean den artikulutxo bat irakur dezakezue, azpi huntan den botoin hau kilikatuz

TELEKARGA ZAZUE HEMEN SAN MARKEN EBANJELIOAZ ARTIKULU BAT