Ehorzketa giristinoak Elizak opatzen dituen elizkizunak dira. Horrela, Elizak adierazten du zenduarekin daukan komunio eraginkorra. Haurride giristinoak ehorzketen parte  dira, zenduari betiereko bizia iragartzeko.

Ehorzketetako erreitual desberdinek adierazten dute heriotz giristinoak Bazkorekin daukan izaera. Eskualdez eskualdeko ohiduren arabera egiten dira erritualak, liturgiak dauzkan moldeak ere.

Liturgia erromatarrak  hiru ehorzketa mota proposatzen ditu, hiru tokieri dohazkionak. (Etxea, eliza eta hilarriak). Familiak, tokiko ohidurek, kulturak eta debozio herrikoiak zeini emaiten dio garrantziaren arabera. Martxa bera da liturgia ohidura guzietan. Lau une nagusi ditu.

Komunitateak egiten duen harrera. Fedezko agurrak irekitzen du elizkizuna. Zenduaren familiakoeri kontsolmenduzko hitzekin egiten zaie harrera. (Testamentu berriaren zentzuan : Izpiritu Sainduaren indarrarekin esperantzan.) Otoitzean ari den komunitatea betiereko biziaren hitzeri adi-adi dago. Komunitateko kide baten  heriotza mundu honetako perspektibak gaindiarazten dituen  gertakaria da. Fededunak bultzatzen ditu egiazko sinestearen perspektibara : piztua den Kristora.

Hitzaren liturgia. Ehorzketetak arta handiarekin prestatzekoak dira. Elizkizunean  biltzen bait dira liturgiari guti jarraikiak diren sinesdunak eta giristinoak ez diren zenduaren lagunak. Predikuak behar du baztertu ‘hilaren gorazarrea’ literatura mota. Argiztatu ordea heriotz giristinoaren misterioa Kristo piztuaren argitan.

Eukariztiaren sakrifizioa. Zeremonia elizan egiten delarik, Eukariztian eta beraz Bazkoko misterioan datza heriotz giritinoaren bihotza. Orduan du Elizak adierazten zenduarekin duen batasun eraginkorra. Eskainiz Aitari, Izpiritu Saindua baitan, Jesu Kristoren heriotzaren eta piztearen sakrifizioa. Elizak galdatzen du bere haurridea bekatuez eta hauen gibelondoez garbitua izan dadin et ongi etorria izan dadin, Bazkoko betetasunean, erreinuaren mahaian.  ( cf : Oex 57) Horrela ospatua den Eukaritiaren bidez, sinesdunen komunitateak, bereziki zenduaren familiak, ikasten du, Jaunaren baitan lokartu denarekin, batasunean biziten.

Kristoren goputzean komuniatzen du, Kristoren partaide biziduna baita, gero harentzat (?) eta harekin otoitz eginez.

Azken agurra. (Addio = à-Dieu)  Zendua Jainkoari gomendatzen zaio Elizaren bitartez. Azken agurrarekin, giristinoen komunitateak agurkatzen du berea duen bat, hil hobira eraman aintzin.

Azken argurrarekin bizi honetatik partitzea kantatzen dugu, kantatzen komunio bat, batze bat. Hila izanikan ere ez gira besteetarik moztuak, denek bide bera segitzen dugu eta toki berean elkartuko gira. Nehoiz ez gira banatuak, Kristorentzat bizi  girelako, eta orain Kritorekin batasunean gaudelako. HARI buruz goaz… Elgarrekin Kristo baitan”

Ehorzketak antolatzeko

Kontaktuan sartu  ‘Ehorzketa Etxe’ batekin (edozein sozietate). Haiek edo zuek kontaktuan sartuko zirezte parropiarekin. Apez batek deituko zaituzte hitzordu baten finkatzeko,  organista bat abisatuko  eta elizkizuna antolatuko.

Ehorzketen konsignak kargatu

Bideo bat ehorzketen liturgia konprenitzeko :

 

Un chant:   Si le Père vous appelle à aimer…, bienheureux êtes-vous